Beste aurpegia
Orain arte Hezkuntza Sistemaren alde onak azaldu ditut baina gaur beste aldea ere azaldu nahi dizuet, sistemarik onenak beti ere ez baitu funtzionatzen.
Nire pisukideaz ari naiz. Txekiar Errepublikakoa da eta zuzenbideko 4. urtean dago. Askotan eztabaidatu dugu Finlandiako sistema etxean eta biok ikuspuntu erabat ezberdina daukagu.
Nire ikasgaiak 4 hilabete edo bestela 2 hilabete irauten dute (duela 15 egun bukatu nituen batzuk eta aste honetan hasi ditut berriak). Astean 2 alditan dauzkat normalean eta 2 ordu irauten dute. Astean behin daukadana 4 ordu segidakoa da. Ikasgaiaren amaieran ebaluaketa dago, baina ez dauka azterketa izan beharrik. Askotan saiakeraren bat idatzi behar dugu eta noski, etxean egin dezakegu. Saiakera hauek entregatzeko epeekin ere ez dira oso zorrotzak. Aurkezpenak ere ia ikasgai guztietan egin behar dugu.
Nire pisukidearen sistema aldiz, oso bestelakoa da. Ezer baino lehen esan beharra dago, kurtso aurreratuak hartu dituela eta joaten den jende gehiena graduatu ondorengoa dela. Nik uste horrek aldatzen duela guztia. Baina bere ikasgaiak intentsiboak dira eta adibidez aste batean dauzka egunero 4 orduz, ebaluaketa hurrengo astean egiten diotelarik, normalean azterketa liburu eta guzti. Ondorioz, hilabete baten barruan 6 ikasgai izan ditu eta denak alkarren gainean. Gainera, azterketak aste batetik bestera izan dituenez, ez du nahikoa denbora izan ikasteko.
Honetaz guztiaz gain, nahiko haserre dago izan ere ezer ikasten ari ez denaren sentipena dauka. Benetan oso lanpetuta ibili da (eta dabil) egun batetik bestera artikulu pila bat bidali dizkietelako irakurtzeko eta ondoren saiakerak egiteko. Bere ustez, gaiak oso zabalak dira baina erakusten duten moduan puntu zehatz batean bakarrik sakontzen dute eta beste guztiaz ez omen dakite ezer. Lan aaasko, baina ezer ez dela ikasten ari. Eta ikasgaia bukatu ordurako eman zutena ahaztuta.
Bestalde, pisukidea ez dago sistema malgu honen alde ikasleek ikasi nahi dutena aukeratzean, oinarria falta zaiela uste baitu. Bakoitzak nahi duena ikasten duenez, beharbada oinarrizko eta garrantzitsuak diren gauzak alde batera uzten dituzte.
Berak onartzen du sistema zahar eta mugatuan, azterketa final handi batekin ebaluaketa bezala, ondo moldatzen dela eta balitekeela horregatik sistema berri honetan galduta ibiltzea. Ez omen dago ikastera motibatuta, horretarako gaia asko interesatu behar delako, baina gainera azterketa liburu eta guzti denez, ezerk ez omen du ikastera bultzatzen.
Nire iritzia: batetik, hasieran aipa bezala, graduatu ondorengo klaseak direla ezin ahaztu eta beraz maila oso altua daukatela. Baliteke horregatik puntu zehatz batean zentratzea dena eman ordez, beste badakitela suposa daitekeelako.
Bestetik, benetan lan asko egin behar izan du azterketarako ikasteko astirik gabe. Horretan, irakasleek denbora tarte bat utzi beharko lukete ikasleek lasaiago edo behintzat denboraz ikas dezaten.
Sistema malguegia ote denari buruz, behar bada arrazoia dauka eta dena norberaren esku utziz gero, ez dago ziurtatuta oinarrizko ezagutza komuna. Hala ere, kredituen bidez konpon daitekeela uste dut, kredito asko (eta beraz ikasgai asko) lortu behar badira ezagutza minimo bat ziurtatzeko modua izan daitekeelako (nik uste gizarte zientzietako fakultatean horrela funtzionatzen dutela).
Beraz, argi dago sistema zoragarri honek ez duela denentzako balio. Denak ez direla eroso sentitzen. Posibleena gutxiengo bat izatea da. Baina badira.

2 Comments:
Esaidazu ze sistema den ona hautatzen duen ororentzat eta utopia deituko diogu.
By
sugarest, at 3:14 AM
Arrazoia daukazu. Gertatzen dena da nire entusiasmoa pixkat kontrastatu nahi nuela testu honekin. Izan ere, nik dena ia zoragarria ikusten dudan bitartean nire pisukidea adibidez ez dago batere gustora eta kexak besterik ez dauzka. Horregatik, nolabait nire esana erlatibizatu nahi nuen. Izan ere, beldur naiz ikuspuntu positiboegia ematen ari naizen. Zaila da objektiboa izatea eta horregatik nirearen erabat aurkako iritzia jarri nahi nuen.
By
magali, at 9:12 AM
Post a Comment
<< Home