Hezkuntza ona izatearen arrazoiak
Ezer baino lehen, hain hezkuntza sistema aurreratu eta onaren arrazoiak azaldu nahiko nituzke, hauek gabe oso zaila baita ulertzea.
"Citizenship Education" izeneko ikasgai batetik OAJ edo "Trade Union of Education in Finland"-era joan ginen. Hemen, "irakasleen batasun" moduko bati buruz hitz egin ziguten, (eta ez da partidu politiko bat, jeje) baizik eta irakasleen eskubideak defendatzeaz arduratzen den erakunde bat. Irakasle eta gobernuaren arteko bitartekaritzan aritzen da eta beraz, erregulazioaz arduratzen da. Ez gobernuak eta ez irakasleek ezin dute erabakirik hartu OAJ-ekin adostu gabe. Bestalde aipatu behar da erakunde hau partidu politikoetatik at dagoela.
Finlandiako irakasle guztien %95edo kidetza omen daukate, hortik datorkio bere indarra. Zenbat eta jende gehiago, orduan eta indar handiago. Talde nagusi honen barruan azpi taldeak daude era berean: haur-hezkuntzako irakasleen taldea, eskolaurreko irakasleak, unibertsitatekoak... eta talde hauek zenbat eta handiago orduan eta ahots indartsuagoa izango dute.
Bileran zehar emakume batek azaldu zigunez, 3 arrazoi nagusi daude hezkuntza finlandiarra hain ona izateko:

- Irakasle onak: heziketa oso ona jaso dute eta beraien lanaren garrantziaz kontziente dira.
- Hezkuntza publikoa: pribaturik ez dago, eta beraz, denek aukera berdinak dauzkate.
- Egoera politiko egokia: ados ez egon arren, beste taldeekin mahai batean jarri eta eztabaidatzeko gai dira adostasun batera heldu arte.
Kontraesana dirudien arren, ez da hainbeste diru bideratzen hezkuntzara, BPGren %6a bakarrik, beste herrialdeen batezbestekoa baino gutxiago alegia.
Soldatei dagokienez, 2.000 euro inguru kobratzen dute baina gutxi gora-beherakoa da (hemengo prezioak ikusita, ez da hainbeste). Lehen aipa bezala, taldearen indarraren arabera eskubide gehiago lortuko dituzte. Baina irakasleen esanetan gehiago kobratu beharko lukete, sekula ez daudela konforme (inor ba al dago konforme?)
Bukatzeko, historikoki Finlandian hezkuntzari eman zaion garrantzia azpimarratu nahiko nuke. Izan ere, mendeetan zehar, irakurten ez zekienak ezin zuen ezkondu. Hezkuntzen balioa ukaezina da beraz kultura honetan.
Jo dezagun orain Espainia edo Frantziara (E.H-k ez baitauka bere hezkuntza sistema propiorik). Nola hobetu gure egoera? Horrelako erakunde batek ezertan lagunduko al luke? Diru gehiago inbertitzeak lagunduko al luke planifikazio egokirik gabe? (Finlandiako kasuan dirua ez dela garrantzitsuena argi geratzen da).
Hausnartu nahi duenarentzat galderak hor gelditzen dira.

4 Comments:
Oso interesgarria, Magali. Eskerrik asko Finlandia aldeko hezkuntza sistemaren berri lehen eskutik helarazteagatik. Askotan entzuten ditugu gauzak (oso ona dela honegatik eta hargatik...), baina primeran dator datu eta ikuspegi zuzenak izatea.
Segi horrela!
By
Ricardo Gómez, at 12:44 PM
Mila esker Ricardo!
Zure lakoxe berbak asko animaten nabe. Ahalegindduko naz gauza interesgarrixak idazten, bañe benetan diñotzut, zeoze bereziki interesaten bagatzu, esan eta ahalegindduko nazela informaten.
Beste gauzatxu bat eta hamen mesedi eskatu bitzut: suomiera ikasten nabil eta hiztegi-elkarrizketa liburo txiki bat nahiko neuke ein (lagunantzako klaro, argitaratzeko intentziñoirik baik) bañe gauza batzuk euskeratzeko ordun dudak sortzen gaztaz.
Honek zalantzak blogin ipiniko baneukez, ahalko zeunke esko bat bota? Euskal gramatikiai buruzko nire ezagutzi mugatu de eta batez be instintibu, bañe gauzak ganoraz nahitxuaz ein. Eta ezingo bazeunke, trankil, ezta ixe pasaten.
Pozten naz zu "ezautziaz". Eskerrik asko animukatxik eta ondo segi!
By
magali, at 2:37 PM
Ezer gutxi dakit Finlandiako sistemaz eta, beraz, kontatu ahal duzun guztia interesatzen zait.
Dena dela, duela hilabete batzuk telebistan (Tele 5n) Finlandiako irakasle bat atera zen eta esan zuen han maisu-maistrek sekulako prestigioa dutela gizartean. Hala da? eta, hala bada, zertan datza prestigio hori?
Bestalde, eskatzen didazun laguntza emateko prest nago, ahal dudan neurrian noski. Eta, jakina, zalantzak blogean ipintzen badituzu, ziur naiz ez naizela bakarra izango, laguntza ematen dizuna.
By
Ricardo Gómez, at 8:01 AM
Aurrekoan irakasletza (magisterio) ikasi duen eta karrera amaitu orduko irakasle lanetan hasi den lagun batekin hitz egiten egon nintzen. Bere kexa argia zen, hemen magisteritza karrera ez dela serio hartzen eta gero horrelakoxe irakaselak ditugula. Neuk ere bere iritziarekin bate egin nuen eta gaineratu nion magisteritzara sartzen diren askok zer ikasi ez dakitelako egiten dutela hautu hori.
Baina badaukat berak aitatu zuen datu baten inguruan zalantza: Zenbat urtetako karrera da Finlandian magisteritza?
Herri horretan irakaskuntzari ematen zaion garrantziaren termometro ederra izan liteke datu hori, ezta?
By
artibai, at 7:02 AM
Post a Comment
<< Home