HEZKUNTZAREN INDARRA

Sunday, March 12, 2006

Ongi etorri

Blog honetan Finlandiako hezkuntza sistemari buruz arituko naiz, baita ematen ditudan ikasgaiei buruz ere. Batzutan klaseko zenbait apunte izango dira, beste batzutan idazlanak. Batzuk euskaraz jarriko ditut (batuan, denontzat errezago) eta beste batzuk ingelerazko "original version"-en egongo dira.

Zerk bultzatu nau hemen idaztera? Hainbat arrazoi dauzkat:

  1. Finlandiakoa munduko hezkuntza sistemarik onena dela kontutan hartuta, gurearekin konparatu eta heredu bezala har daiteke. Behar bada ez da "ideala" eta hemengoarekin ere kritikoak izan behar gara. Baina, guregandik "aƱos luz"etara daudenez, badugu bai beraiengandik zer ikasirik.
  2. Ikasgaiak erabat interesgarriak dira. Social Psychology ari naiz ikasten eta beraz, zientzia gutxi eta eztabaida ugari dago. Irakasleek ere ikasgai orduetan eztabaidari izurgarrizko garrantzia ematen diote.
  3. Ikasten ari naizena ez da jabego pribatua. Horrek ez du esan nahi denok nik idatzitakoa irakurtzera derrigortuta zaudetenik (jejeje), baina nahi duenarentzat hemen dago. Hori da garrantzitsuena, aukera edukitzea.
  4. Klasean egiten dugun bezala, eztabaida gustatuko litzaidake. Nik abantaila daukat noski, hemen murgilduta bainago eta zuei zertzelada batzuk besterik ez zaizkizuel helduko. Hala ere, eskertuko diot animatzen denari.
Sarrera bezala, beste pare bate ohar aipatu nahiko nituzke. Ingelerazko idazlanak direla eta, batetik nire akatsak zuzentzen laguntzen didanari mila musu, eta bestetik, norbait bereziki interesatuta egon baina arazoak badauzka, euskaratuko diot.

Eta lasai hartu! Blog hau nahiko tostoia izango da, bestearekin zer ikusirik ez. Baina horrela da bizitza, batzutan barre eta beste batzutan...

Ongi etorri!

2 Comments:

  • Zergatik da Finlandia Munduko hezkuntza sistemarik onena?
    E.H-k ez baitauka bere hezkuntza sistema propiorik, zer dauka ba?.
    Irakasleek 2.000 euro inguru kobratzen dute:Zenbat orduren truke?, zenbat egun lan egiten dute urtero,zenbat opor egun?

    By Blogger Raimundo Rubio, at 12:23 PM  

  • Raimundo, Finlandiako hezkuntzaren kalitatearen arrazoiak hor aipatzen ditut: publikoa izatea, irakasleen kalitatea eta egiten dituzten aldaketa gustietan adostasuna lortzeko nahia.

    E.H.ak hezkuntza sistema propioa duela uste baduzu, EHU/UPV-ri buruz ari al zara? Nik ez nuke gauza bera esango. Non gelditzen dira Nafarroa eta Iparraldea?

    Eta irakasleen lan baldintzen iguruan aldaketa handiak daude segun eta zein taldekoa zaren, tamainaren arabera indar desberdina duelako.

    By Blogger magali, at 8:56 AM  

Post a Comment

<< Home