HEZKUNTZAREN INDARRA

Friday, March 31, 2006

Irakasleak

Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dut hainbeste denboran ez idatzi izanagatik. Batetik lanpetuta eta bestetik informazioa kontrastatu nahian ibili naiz.

Irakasleei buruz arituko naiz gaur. Orain arte aipa bezala, hezkuntza gizarte finlandiarraren oinarrietako bat izanik, nola prestatzen dira irakasleak horretarako? Zenbat urteko ikasketak burutu behar dituzte? Ez da erreza urteetan kalkulatzen, hemengo sistema hain malgua izanik bakoitzaren arabera baita. Baina orokorrean 5 urtekoa omen da. Hori oinarrizko irakasle izateko bakarrik. Zenbat eta maila goragoko irakaslea, orduan eta lan gehiago egin behar da postu hori lortzeko.

Lagun batek prestigioak hortan datzala esan dit: irakasleak jakintsu bezala ikusiak dira hori lortzeko gogor lan egin behar izan dutelako. Esaterako, unibertsitateko irakasleak oso errespetatuak dira eta ez zaie horretarako arrazoirik falta. Esaterako, hona hemen nire irakasleetako batzuk (ni neu ere harrituta geratu naiz beraien kurrikuluma irakurrita):

  • Karmela Liebkind: The relationship between minorities and majorities irakasgaia (gizarte zientzien fakulteatean, gizarte psikologia departamentuan).
  • Raimo Tuomela: Seminar on collective mental states (filosofiako fakultatean).
  • Klaus Helkama: Social psychology of morality (gizarte zientzien fakultatean, gizarte psikologia departamentuan).
  • Ilsa Lottes: Sexuality, Health and Human Rights (gizarte zientzien fakultatean, soziologia delpartamentuan)

Ikaragarria bakoitzak egindako lana bere arloan. Horretaz gain, Karmela Liebkind-ek eta Klaus Helkama-k sei hizkuntza menperatzen dituzte eta ez daukate inolako arazorik lanak hizkuntza horietan irakurtzeko.

Dena dela, batek baino gehiagok pentsatuko duzue kurrikuluma ez dela guztia irakasle ona izateko, eta arrazoirik ez zaizue falta. Niri dagokidanez behintzat, klaseak erabat interesgarriak egiten dituztela azpimarratu nahi dut eta ni pertsonalki oso gustora joaten naizela. Ez da gutxi.

Tuesday, March 14, 2006

Beste aurpegia

Orain arte Hezkuntza Sistemaren alde onak azaldu ditut baina gaur beste aldea ere azaldu nahi dizuet, sistemarik onenak beti ere ez baitu funtzionatzen.

Nire pisukideaz ari naiz. Txekiar Errepublikakoa da eta zuzenbideko 4. urtean dago. Askotan eztabaidatu dugu Finlandiako sistema etxean eta biok ikuspuntu erabat ezberdina daukagu.

Nire ikasgaiak 4 hilabete edo bestela 2 hilabete irauten dute (duela 15 egun bukatu nituen batzuk eta aste honetan hasi ditut berriak). Astean 2 alditan dauzkat normalean eta 2 ordu irauten dute. Astean behin daukadana 4 ordu segidakoa da. Ikasgaiaren amaieran ebaluaketa dago, baina ez dauka azterketa izan beharrik. Askotan saiakeraren bat idatzi behar dugu eta noski, etxean egin dezakegu. Saiakera hauek entregatzeko epeekin ere ez dira oso zorrotzak. Aurkezpenak ere ia ikasgai guztietan egin behar dugu.

Nire pisukidearen sistema aldiz, oso bestelakoa da. Ezer baino lehen esan beharra dago, kurtso aurreratuak hartu dituela eta joaten den jende gehiena graduatu ondorengoa dela. Nik uste horrek aldatzen duela guztia. Baina bere ikasgaiak intentsiboak dira eta adibidez aste batean dauzka egunero 4 orduz, ebaluaketa hurrengo astean egiten diotelarik, normalean azterketa liburu eta guzti. Ondorioz, hilabete baten barruan 6 ikasgai izan ditu eta denak alkarren gainean. Gainera, azterketak aste batetik bestera izan dituenez, ez du nahikoa denbora izan ikasteko.

Honetaz guztiaz gain, nahiko haserre dago izan ere ezer ikasten ari ez denaren sentipena dauka. Benetan oso lanpetuta ibili da (eta dabil) egun batetik bestera artikulu pila bat bidali dizkietelako irakurtzeko eta ondoren saiakerak egiteko. Bere ustez, gaiak oso zabalak dira baina erakusten duten moduan puntu zehatz batean bakarrik sakontzen dute eta beste guztiaz ez omen dakite ezer. Lan aaasko, baina ezer ez dela ikasten ari. Eta ikasgaia bukatu ordurako eman zutena ahaztuta.

Bestalde, pisukidea ez dago sistema malgu honen alde ikasleek ikasi nahi dutena aukeratzean, oinarria falta zaiela uste baitu. Bakoitzak nahi duena ikasten duenez, beharbada oinarrizko eta garrantzitsuak diren gauzak alde batera uzten dituzte.

Berak onartzen du sistema zahar eta mugatuan, azterketa final handi batekin ebaluaketa bezala, ondo moldatzen dela eta balitekeela horregatik sistema berri honetan galduta ibiltzea. Ez omen dago ikastera motibatuta, horretarako gaia asko interesatu behar delako, baina gainera azterketa liburu eta guzti denez, ezerk ez omen du ikastera bultzatzen.

Nire iritzia: batetik, hasieran aipa bezala, graduatu ondorengo klaseak direla ezin ahaztu eta beraz maila oso altua daukatela. Baliteke horregatik puntu zehatz batean zentratzea dena eman ordez, beste badakitela suposa daitekeelako.

Bestetik, benetan lan asko egin behar izan du azterketarako ikasteko astirik gabe. Horretan, irakasleek denbora tarte bat utzi beharko lukete ikasleek lasaiago edo behintzat denboraz ikas dezaten.

Sistema malguegia ote denari buruz, behar bada arrazoia dauka eta dena norberaren esku utziz gero, ez dago ziurtatuta oinarrizko ezagutza komuna. Hala ere, kredituen bidez konpon daitekeela uste dut, kredito asko (eta beraz ikasgai asko) lortu behar badira ezagutza minimo bat ziurtatzeko modua izan daitekeelako (nik uste gizarte zientzietako fakultatean horrela funtzionatzen dutela).

Beraz, argi dago sistema zoragarri honek ez duela denentzako balio. Denak ez direla eroso sentitzen. Posibleena gutxiengo bat izatea da. Baina badira.

Sunday, March 12, 2006

Citizenship Education

Ikasgai hau "Faculty of Behavioral Science"n hartu nuen eta majisteritzako ikasgai bat litzateke. Ikasgasgaiari buruzko informazio gehiago hemen.

Zer da Citizenship Education? Nola itzuli euskarara? Nire zalantzak dauzkat, baina ez itzulpenarengatik, kontzeptuarengatik baino: Hiritarrentzako hezkuntza, hiritarrek egindako hezkuntza, hiritarrei buruz egindako hezkuntza...

Egia esan, hain da kontzeptu zabala ze, ez dagoela erantzun zuzenik. Egia esan, niretzako kontzeptu erabat berria da eta ez dakit oso ondo ulertu dudan. Baina saiatuko naiz ondorengo lerroetan pixkat azaltzen nondik nora doan eta zeintzuk helburu dituen.

  • Citizenship is a conscious and informed balance between personal rights and social responsabilities.
  • Citizenship Education accross the countries of Europe aims to equip young people with the values and dispositions, key concepts, knowledge and understanding, skills and aptitudes needed to become citizens within a democratic society.
  • Citizenship Education stress personal and social outcomes rather than academic or vocational qualifications.
  • It's very important the students to be active in the teaching-learning process and not only passives.
  • Change in teaching is required in order to achieve the empowerment of students and thus the entitlement at 3 levels: European or Global, Local and Personal.
  • Students become active members of society, so they move from the relationship between the individual and government.
  • Teacher's challenge: to reasure students but also provoke questions.
  • Contradiction: in the democratic society the curriculum is imposed--> the sistem is totalitarian rather than democratic.
3 different ways for students to reach the Citizenship learning:

1) Within the formal curriculum:
  • As a separate subject: advantage: more dedication; disadvantage: no time for this topic in schools time-table.
  • As a theme in an integrated course of Personal and Social Education.
  • As a cross-curricualr theme integrated as a appropiate into exiting curriculums such as History and Geograpy.
2) The wider curruculum and extra curricula activities:
  • Work experience (UK, Finland)
  • Transition year (Ireland)
  • Community involment (other countries)
3) Democratic participation in school decision-making processes.

There're also 3 ways of approaching citizenship:
  • A transmission approach: focus on the knowledge content of CE (instructional style).
  • A process approach: focus the context of schooling (flexible program) --> the most appropriate for adult teachers.
  • Transformational professional approach.
Ikusten duzuen bezala, oso gai zabala eta niretzako (eta nik uste gu guztiontzako) berria dela. Izan ere, gizarte demokratiko batean bizitzeko balioak erakusteaz arduratzen da. Baina hemen demokraziari buruz beste idei edo kontzeptu bat daukate, eta horrek ere harritu egin nau.

Hurrengo batean honetaz luzeago eta sakonago hitz egingo dut, baina azken finean demokrazia parte hartze publikotzat hartzen dute, eta ez soilik elementu formaltzat. Hala ere, behar bada gehien harritu nauena benetan praktikara eramaten dutela da, alegia, ez direla hitz soiletan gelditzen.

Oso gai interesgarria dela deritzot.

Hezkuntza ona izatearen arrazoiak

Ezer baino lehen, hain hezkuntza sistema aurreratu eta onaren arrazoiak azaldu nahiko nituzke, hauek gabe oso zaila baita ulertzea.

"Citizenship Education" izeneko ikasgai batetik OAJ edo "Trade Union of Education in Finland"-era joan ginen. Hemen, "irakasleen batasun" moduko bati buruz hitz egin ziguten, (eta ez da partidu politiko bat, jeje) baizik eta irakasleen eskubideak defendatzeaz arduratzen den erakunde bat. Irakasle eta gobernuaren arteko bitartekaritzan aritzen da eta beraz, erregulazioaz arduratzen da. Ez gobernuak eta ez irakasleek ezin dute erabakirik hartu OAJ-ekin adostu gabe. Bestalde aipatu behar da erakunde hau partidu politikoetatik at dagoela.

Finlandiako irakasle guztien %95edo kidetza omen daukate, hortik datorkio bere indarra. Zenbat eta jende gehiago, orduan eta indar handiago. Talde nagusi honen barruan azpi taldeak daude era berean: haur-hezkuntzako irakasleen taldea, eskolaurreko irakasleak, unibertsitatekoak... eta talde hauek zenbat eta handiago orduan eta ahots indartsuagoa izango dute.

Bileran zehar emakume batek azaldu zigunez, 3 arrazoi nagusi daude hezkuntza finlandiarra hain ona izateko:

  1. Irakasle onak: heziketa oso ona jaso dute eta beraien lanaren garrantziaz kontziente dira.
  2. Hezkuntza publikoa: pribaturik ez dago, eta beraz, denek aukera berdinak dauzkate.
  3. Egoera politiko egokia: ados ez egon arren, beste taldeekin mahai batean jarri eta eztabaidatzeko gai dira adostasun batera heldu arte.
Kontraesana dirudien arren, ez da hainbeste diru bideratzen hezkuntzara, BPGren %6a bakarrik, beste herrialdeen batezbestekoa baino gutxiago alegia.

Soldatei dagokienez, 2.000 euro inguru kobratzen dute baina gutxi gora-beherakoa da (hemengo prezioak ikusita, ez da hainbeste). Lehen aipa bezala, taldearen indarraren arabera eskubide gehiago lortuko dituzte. Baina irakasleen esanetan gehiago kobratu beharko lukete, sekula ez daudela konforme (inor ba al dago konforme?)

Bukatzeko, historikoki Finlandian hezkuntzari eman zaion garrantzia azpimarratu nahiko nuke. Izan ere, mendeetan zehar, irakurten ez zekienak ezin zuen ezkondu. Hezkuntzen balioa ukaezina da beraz kultura honetan.

Jo dezagun orain Espainia edo Frantziara (E.H-k ez baitauka bere hezkuntza sistema propiorik). Nola hobetu gure egoera? Horrelako erakunde batek ezertan lagunduko al luke? Diru gehiago inbertitzeak lagunduko al luke planifikazio egokirik gabe? (Finlandiako kasuan dirua ez dela garrantzitsuena argi geratzen da).

Hausnartu nahi duenarentzat galderak hor gelditzen dira.

Ongi etorri

Blog honetan Finlandiako hezkuntza sistemari buruz arituko naiz, baita ematen ditudan ikasgaiei buruz ere. Batzutan klaseko zenbait apunte izango dira, beste batzutan idazlanak. Batzuk euskaraz jarriko ditut (batuan, denontzat errezago) eta beste batzuk ingelerazko "original version"-en egongo dira.

Zerk bultzatu nau hemen idaztera? Hainbat arrazoi dauzkat:

  1. Finlandiakoa munduko hezkuntza sistemarik onena dela kontutan hartuta, gurearekin konparatu eta heredu bezala har daiteke. Behar bada ez da "ideala" eta hemengoarekin ere kritikoak izan behar gara. Baina, guregandik "aƱos luz"etara daudenez, badugu bai beraiengandik zer ikasirik.
  2. Ikasgaiak erabat interesgarriak dira. Social Psychology ari naiz ikasten eta beraz, zientzia gutxi eta eztabaida ugari dago. Irakasleek ere ikasgai orduetan eztabaidari izurgarrizko garrantzia ematen diote.
  3. Ikasten ari naizena ez da jabego pribatua. Horrek ez du esan nahi denok nik idatzitakoa irakurtzera derrigortuta zaudetenik (jejeje), baina nahi duenarentzat hemen dago. Hori da garrantzitsuena, aukera edukitzea.
  4. Klasean egiten dugun bezala, eztabaida gustatuko litzaidake. Nik abantaila daukat noski, hemen murgilduta bainago eta zuei zertzelada batzuk besterik ez zaizkizuel helduko. Hala ere, eskertuko diot animatzen denari.
Sarrera bezala, beste pare bate ohar aipatu nahiko nituzke. Ingelerazko idazlanak direla eta, batetik nire akatsak zuzentzen laguntzen didanari mila musu, eta bestetik, norbait bereziki interesatuta egon baina arazoak badauzka, euskaratuko diot.

Eta lasai hartu! Blog hau nahiko tostoia izango da, bestearekin zer ikusirik ez. Baina horrela da bizitza, batzutan barre eta beste batzutan...

Ongi etorri!