HEZKUNTZAREN INDARRA

Wednesday, April 19, 2006

Crem de la crem/ Soldatak eta motibazioa

Hemen nator berriro ere. Sentitzen dut gutxitan idazten badut baina orain azalduko ditut arrazoiak. Batetik, blog hau zabaldu nuenean ez nuen uste inork irakurriko zuenik edo inor interesatuta egongo zatekeenik, beraz nire ikuspuntua jartzearekin konforme nengoen. Baina, Ricardo Gomez-ek egindako propagandarekin pixkat beldurtu egin nintzen eta lana serioago hartu behar nuela konturatu. Horrek nire ikuspuntuaz gain informazioa fidagarria izatea eskatzen du.

Oso zaila da objetiboa izatea, eta hare gutxiago nire entusiasmoa kontutan hartuta. Beraz, hori nolabait orekatzeko jende desberdinari galdetzen ari natzaio beraien iritzi eta esperientziari buruz, eta ikasle atzerritarrez gain bertokoen iritzia eta ezagutza ere bildu nahian nabil. Horrek denbora eskatzen du egunero ere ez baitaukat aukera Finlandiako Hezkuntzari buruz hitz egiteko, eta beti ere ez da gogorik izaten horrelako gauza serioei buruz hitz egiteko. Beraz, mesedez pazientzia izan dezazuen eskatzen dizuet eta saiatuko naiz pixkanaka gauza berriak jartzen.

Gaurkoan, azkeneko aldiz iritzietan gainetik aipa bezala ikasleen hautaketari buruz hitz egingo dut lehendabizi. Ondoren, irakasleen soldaten sistema berria izango da aztergaia.

Finlandian unibertsitate desberdinak daude, pribatuak eta publikoak. Ni publikoan nago, University of Helsinki izenekoa. Gertatzen dena da, hemen "numerus clausus" daukatela eta joan nahi den unibertsitate bakoitzean egin behar duzu azterketa. Ez daukate selektibitaterik eta gero notaren arabera unibertsitate desberdinetara eskatzeko aukera izan. Horrela, notarik onenak (eta suposatzen denez ikaslerik onenak) sartzen dira bakarrik. Esaterako, psikologian azterketa egiten dutenen % 10 bakarrik sartzen da eta ekonomian %13. Bertokoen hitzetan, "creme de la creme" hartzen dute soilik. Honek zenbait abantaila dakartzea bai unibertsitatearentzat eta baita ikasleentzat ere (gainditu dutenentzat, noski). Psikologia bukatu duen neska finlandiarraren arabera, bere klaseak nahiko txikiak ziren (30 asko jota) eta horrek talde lanak eta eztabaida errazten zuen. Unibertsitatearentzat aldiz, ikaslerik onenak izanda (suposatzen da) ez dute hainbeste lan egin behar ikasleak motibatzeko eta emaitza onak izateko. Bestalde jente kopuru txikia kontrolatzen ere errazagoa da.

Zer egiten dute gainditu ez dutenek? Horixe izan zen nire galdera. "Hurrengo urtean berriro saiatu edo bestela pribatura joan (ordaindu badezakete)". Ez nago ziur eta horregatik norbaitek jakinez gero eskertuko diot informazioa, baina uste dut Opusen sartzeko ere azterketa egin behar dela nahiz eta pribatua izan. Aldiz, EHU/UPV-n selektibitateko notak baldintzatzen duenez, urte batean ezin bada sartu, hurrengo urtean saia al daiteke? Ala behin ez eta sekula ere ez?

________________________

Jo dezagun orain irakasleei soldatak emateko kriterio berrira. Sistema hau datorren irailetik aurrera jarriko dute martxan eta hainbat eztabaida sortu du.

A/ B

10/ 10
9/ 9 excellent: %50
proffesor 8 3.200 euro/ 8
7/ 7

6 2.400 euro/ 6

lector 5/ 5 good: %25

4/ 4

3 1.300 euro/ 3

2 1.150 euro/ 2

1 1.000 euro/ 1 %0


*(sentitzen dut baina ez dut lortu B zutabea "zutabe" bihurtzea)

A= diploma bakoitzari dagokion soldata eta B= motibazioa

Soldataren arabera ordaindu behar duten zergei dagokienez, A zutabean 8tik gora %50 eta %55 ordaindu behar dute; 2tik beherakoek %25a.

B zutabeak irakaleen motibazio mailaren arabera saritu nahi ditu soldata gehituz. 9tik gorako motibazioa daukatenei soldata bikoiztuko zaie, 5a daukateneik %25a, eta noski motibaziorik azaltzen ez dutenei ez zaie ezer gehituko.

Nola neurtu motibazioa? Hor dago kakoa. Ikasketa buruaren lana izango da eta lagun bat ikasketa buru batekin egon zen eta honek bere kezka azaldu zion neurtzeko zailtasunak direla eta. Erabiliko dituzten teknikak irakasle eta ikasleekin elkarrizketak eta testak izango dira. Baina inork ez du uste hori guztiz fidagarria denik.

Eztabaida gori-gori dago.